Euskarak bere bilatzaile propioa du interneten, Elebila izenekoa. Elekak enpresa, tresna oso garrantzitsua sortu du, gai dena euskarazko informazioa bilatzen, nahiz eta munduko edozein tokitik eratorria izan.

Urriaren 17an bilatzailearen presentazioa izan zen eta Iñaki Irazabalbeitiak, Elekako zuzendaria dena, ondokoa esan zuen: “Esta herramienta viene a cubrir una carencia de los grandes buscadores, que no incluyen el euskera entre los idiomas que ofrecen a sus internautas”.
Honetaz aparte, iniziatiba honengatik, euskaldunok euskarazko informazioa jaso izango dugu itzulpenera jo barik, eta garrantzitsuena, Euskara araupetzeko laguntza izango da, kalitate linguistikoa hobetuz.
Horrela, Euskara alorreko informazioa nahi dugunok, errazago izango dugu, Elebilan sartu baino ez dugu egin behar.
Iturria: 20 minutos aldizkarian argitaratutako berria, Urriaren 18an, 4.orrialdean.